Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Euria egin dau ta
loreak ur-ontzi.
Barruko sargoriak
erretan nauka ni.
Begiak zarpa gorriz,
ezpanak egarri...
Lorera joango naz
edari billari?

Baiņa loraen urak
ez deust aundituko
egarri onen miņa
egarriz ilteko?

Odeiera igoko dot,
aixe [sic] dago iturri
gerizpe lodiz eta
euri garbiz lodi.

Jauna, emon eidazu
indar eta ego
zorion bearretan
gorantz igoteko
zu or zagoz, itxaso, (1)
beiņ ez agortzeko.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Bizitza: traszendentzia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa