Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Baskongadetan denok dakigu
gaztelaniaz egiten,
euskaraz, berriz, gutxik dakigu
edo hala du ematen.
Alabaina gu, geure gutxian,
itzelak gara nonbaiten
ezin bait zaigu lasai eraman
euskaraz balia gaiten.

Euskara bako baskongadoa,
mintza gaitezen patxadaz:
esan idazu garbi zergatik
ez dakizuen [sic] euskaraz.
Gaztelania duzula jaso
odolaz eta arnasaz?
Ulertzen dut, guk euskara dugu
modu berean arrazaz.

Bizitzeko lain behar duguna,
ez dut eskatzen besterik;
hemen ez dago deus gehiagoren
uste handiz egoterik.
Hiri nauk mintzo, baskongadoa,
mesedez, hauxe bederik:
eskurik luza nahi ez badidak,
ez idak itxi biderik.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Bi komunitate
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa