Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGB-2^

Gure aurreko frentea
ezinaren gudariz
hornituta dago.
Ta gauza direnetan
ta, ez izanik gauza,
izatea daukaten
makina bat zertan,
alde guztietan,
aurkituten dotaz;
eta, kantatu nahi neukezan
haietan, tristura aurkitzen dut (1)
ta, azkenez,
gorrotoa deutset.
Gorrotoa deutset
haien izateari,
haien izenei, haien
haientasunari;
ta ezpainak hetsiz
mututasunez
erantzuten deutset.
Baina haiek
ezpatak zorroa bezala
barrutik ebagi
naroe,
ta amor emoten
deutsedanetan
kanpotik mazpildu.
Hilteak ardurarik
ez deutsanak legez
jokatu behar nik,
hala behar gaitzez.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa