Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Erregeren profetek [I]
ohe zabala dute:
Erreinua hainakoa.

Hertsia da nire
Herriaren ohe
segurantzi gabekoa.

Edozein haizek ahal du (1)
amilka eraman
edozein ordutan
edozein modutan.

Erreinuan,
uretan gatza bezala,
galtzeko zorian dago,
gatza uretan bezala. (2)

Haiei
ez die axola
gure urtzen joateak,
baizik urtu bagindez,
hobe:
lehunagoa lukete
oheko lastaia. (3)

Baina guri
berezko axola (4)
darigu
ta berezko
iraun nahi bortitza:
ta edozer gauzak berez
jarri ohi dion berezko
resistentzia gogorrez
damaiogu ezetza
desegiteari.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Profetak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa