Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Ibarrera,
ibarrera!
Ujolak sortu dira
ta uherka* ez da gauza
hainbat urentzako!

Ibarrera,
ibarrera!
Guztiok behar dugu
ibarrera jetxi
urak bideratzera.

Ibarrera,
ibarrera!
Urak bolada gaitzez
zabalduak dira
ibarra azpian dutela.

Espaina irauli da
Kantauri aldera.
Mesetako urak,
Andaluziakoak,
Espaina guztikoak
sartu dira ujolez
euskal ibarretara.

Ibarrera,
azkar ibarrera,
denak ibarrera:
itotzen ari bait da
euskaldun arima.

Ibarrera,
ibarrera!
Diputazioen
dragak behar dira,
Patrizio-en [sic] makinak, [I]
Orbegozo-enak [sic], (1)
Estatuarenak,
eta, baina,
azkar,
azkar denok,
azkar ibarrera!

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa