Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Begiak hertsi ta oharmena,
sapai-leihoko [barrura baino] kolkora:
Areto bat baino leize itxurako
bitarte, ilunabar arginabar aide
zori batez, ertzen muga
nabari [dut], ez barrena. (1)

Bitarte, ilunabar arginabar aide
zoridun horri, nagokio. (2)

Ez da
deus ari [deus gertatzen]. Ez du hotsik.
Zirkinik ez du. (Arnasa ta bihotza
toki horrez kanpo aurkitzen dire.) (3)
Argitasunik ozta, erabat ilun ez dela
esateko beste.

Begiratzen dut
nahi dut herlaino iduritako hori
aztertu. Galdetzen dut. Belarriak
adi, sentimena. Pultsu motel bazuen [sic]
ikara halako zerbait ote? Noizbait
nabari ez dudan haize halakoak-edo
itzuli iduriko batzu dagizkio
gandu halakoari.

Jainkoa nahi nuke
arima,
graziaren aztarna
barrunda. (4)

Luzaro,
aspaldia igaro dela nasake,
ta hemen nago geldi nobarrari so
egon eta itxaro. (5)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa