Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Atera xakolina
gaitezen xixpatu,
hil usaina herritik
dezagun uxatu.
Xakolindun, etzazu
atertu xakolinik.
Edan egin nahi dugu
herriko ardotik.

Heltzeraino heldu ez den
herriaren mina
minez daramaten gizonen
ardo atsegina.
Xakolindun, etzazu
atertu xakolinik.
Edan egin nahi dugu
herriko ardotik.

Mahasti-langileak neke
asko hartzen dute,
baina zenbat neke gehiago
xakolina hobe:
nekearen nekez
pikezko zapore
pikorra
ezartzen
diote. (1)

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Txakolina/ardoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa