Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

HGB-2^

Jauna:
zer gura dozu?
Zertarako naukazu
Zertarako damostazu
ezertan mamintzen ez den
egin-gogo bizi hau;
alferrik erre naroan
zerbait egin nahi hau
ezer biztuten ez dauan aferriko sugar samin
alferriko bat baino
ez bada;
erre-min
negargarriz, negar
alferrikotan desegin
bait naroa nahigabez
ta, askotan, amurruz?

Hemen nago. Sua
badamostazu: Nahi dot!
Zer...?
Nire arima
belar handien artean.
Nire arima —kristal zati bat?
urpotingo [sic] bat?
erdoitzen doan latoi bat?—
Nire arima!
Ta ni, neure buruaren
neure burla bat banintz
ni.
Zertarako naukazu?

Egiteko gogoa damostazu:
egiten hasteko gogoa,
ozta egiten hastekoa.
Gero... indarra kendu
daroaztazu ta ahoa zabaldu
eragin, zeuri deika
betiko zeuri deiez,
ta, hauxe da bakarrik nire
beti dagidan betiko bakarra

Ta negarra.

________________

DMH^

Señor:
¿Qué quieres de mí?
¿Qué necesitas de mí?
para qué este verdadero
ilimitado empeño
que no puedo;
anhelo inmenso
como fuego ingenuo
encendiendo hogueras
en las llagas del universo
lo mismo que lágrimas
sin alma, vano llorar
de mi furia y desconsuelo.

Estoy, me retiras
la llama: ¡no!
¿qué...?
entre el ramaje
mi alma.
¿anima de espejos?
¿de lluvia?
¿empapado hierro?

alma mía!
como la burla
que proyecta
mi propia burla.
¿qué necesitas de mí?
me intuyes para ser:
para empezar a ser,
a duras penas y ser.
pero... prolongas mi
debilidad, haces
en mi grito, y clamo
por ti siempre por ti,
terrible anatomía
de tu soledad.

Y de tu llanto.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa