Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

2KO^

Askorentzat idatzi
nahi nuke
herritar guztientzat
gutxienez.
Lurretik jasotako hitzok
zuhaitzen sustrai azpitik
Maiatzeko haritz adartxo bat bezala
nahi nizkio eskaini jendeari
eskura ala mahi gainean utzi
bizitza ezea dariela
bizitzaren poza sortzeko
freskotasunez beterik.
Badakit ostera
gutxi direla
haritz orbeldun bat
estimatzeko gauza,
euskara bera
mendian aurkitutako
ardi-xintxarri erdoitua baino
arbuiagarriago dela
euskaldun askorentzat.
Orduan
enparantzako iturria bezala [I]
hitzen hotsa jaulkiz arituko naiz
herriko edozein bazterretan
mendiko seme honen
hitzen durundirik
entzun nahi dionari
falta ez dakion.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Euskara
Azpi-gaia: Idazlea: Erantzukizuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa