Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

2KO^

Gizona ikusten dut
nola dihoan lanera.

Lanerako pozik gabe
ikusten dut gizona.

Hitz egiten du ta ari da
eskubiderik ezaz mintzatzen
hitz egiten du ta beldur da
norbaitek sala dezaken.

Beldur da nekazaria
giroaren beldur izan ohi den bezala
beldur da lanaren
iraupen zihurrik ezaz
ta asarre dihoa
ez bait deritzaio aski
lanaren saria.

Gizona ikusten dut
nola dioan lanera
sementzako [sic] ogia irabaztera
sementzako ogitik zati bat
kendu egingo diotela
dakian lekura.

Nekazariak aizeari
begiratzen dio,
itsasotiko lainoari.
Lantegira dioanak
eskubideari
entrepresaren
zuzendaritzari.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Jendea: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa