Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

2KO^

Hitz ilunak omen ditut
begiratu iluna
sentimentu trajikua.
Nire hitzak ilunarekin borrokan
ilundu dira
ikazgina ikatzez bezala
nire begiratua
ilunari begira ilundu da
gorroto dudan gauari
begira begira
nire sentimendua
izutu egin da
heriotzari begira.
Eta ain zuzen, bizitza
maite dutalako
bizitzaren etsaiak
salatzen bizi naiz
zaurietara urbilduz
odolik ixurtzen
hasi orduko.
Hiltzear dagoen
gizadi baten zati
naizenez
karraxi alarua
neure gain hartu dut
maitasun kontu ederrak
ahal ditzaten konta
hain maite ditudan
gainetiko herritarrok.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: EHerria: Profeta
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa