Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

3KO^

Mutikoen idazlanak zuzentzen ditudan
mahaiari diot
begiratu.
Mahai, deitu [esan] diot,
eta iruditu zait
poztu egin dela.
Egunero biltzen gaitu
elkarrekin lanak,
honek eusten die
eta nik
zuzentzen dut
kuadernuz kuadernu
mutikoen (hizkera) idazkera: (1)
Mahaiaren ortografia,
esate baterako. (2)
Mahai: Nire oharmena
kuadernutan baino
zeure errealitate
materiazkotan dago
une hontan.
Baina ta zure
mahitasun
arruntean baino
zuri eta beste
miloika tablero
(erretangular, zirkular) (3)

Gaia 1: Irakaslea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa