Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Behin eta bitan galdetu dut
basoen aurrean, urien aurrean,
gizatartean
zer dagit hemen, zer
dagigu hemen, nora goaz?
Bide zaharrez ohartzen naiz
nik, guk zabaldu ez ditugun hoiez.
Nork, nortzuk zituzten zabaldu,
norako?
Iritxi ote ziren opa zuten
helbururaino?

Xinaurri gisa
lurrak osatzen duen mukurruan*
leiatzen gara
xinaurritegia goratzen
eta hegalez jasotzen direnek
nora dira hegaz joaten?
Itsasoari ere galdetu diot
eta ez diot olaturik ulertzen.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa