Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

4KO^

Euxebiori agur bat edo
izentaziñotxoren bat,
jaiot eguna ere badu ta
hauxe gogoraketan xat: [I]
Liebanan gaude hilabete bi,
berak bilduta batipat,
garen bakoitza santu bihurtu
gura gaituela daukat,
gehiegiraino ez gagizala
arren estutu diotsat,
tak egin ez dezagun zart.

Borondatea aitortzen diot,
hor dabil laguntzeko prest;
guk ahaleginak egin ditugu,
asko esan nahi du horrek;
baina gehiago ezin lezake
erraz soportatu batek;
nekatu garen señale dira
idazten ditudan hauek;
halere zaude zeure lasaian,
dena egin duzu perfet,
ez gara damu bai kontent.

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Anaiartea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa