Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Beherako sobera ta
gorakorik gutxi,
sekulako hustua
aurkitzen naiz ni.
Aste bete pasa dut
pirri eta txirri
muinak ere atzetik
didate ihesi;
ez naiz ondo jarri,
oraindikan larri,
oi zenbat komeri
dudan erabili:
erretena erreta
daukat dena gorri.

Erretena gorri ta
burua txindurri,
neroni naizenikan
ezin dut igarri.
Sano izan bagera
hona gaur elbarri
nere memoriarik
ezin dut ekarri:
jarri dut, Dioni, [I]
nahikoa aitzaki,
nazazu konpreni,
zuretzat nabil ni:
zuri opa bai dizut
zorion ugari.

Zorion ugari ta
txispa eder hori,
zure ateraldiak
dira parregarri.
Bertso onak egiten
behar duzu segi:
zuri begira gaude
aho ta belarri.
Ez zera Kenedi
ezta Varon Dandi
nahiz ez zaren handi
berdin zaigu guri:
Guretzat zeu onena,
aupa zu, Dioni.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa