Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Ospakuntzaren hau da arrazoia:
Dionisio Arruti! [I]
Akademia-lan batez nahi dut
jaia ospatu goraki.
Dionisio hitza aztertzera
nihoa gramatikalki,
Eskolastiko sonatu haien
ohitura onak jarraiki.

Dion y sio erdaraz eta
Dion ta xio euskaraz.
Dion-xionak esan aditza,
erlatibuzko janzkeraz.
Dion oraina, xio(n) lehena,
diferenteak denboraz.
Dion ta xio(n) ihardun luzea
adierazten du beraz.

Zeure ondoan pilatu gara
zeure jaiaren pozetan.
Aipatu dugu zure izena
akademia-lanean.
Orain zurruta nahi dugu proba
nola dagoen gatzean.
Zuk segi gogor Dion xio(n)ka
beste hainbeste urtetan.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa