Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Onets dezagun Jauna
Bere egintzetan
ezkontza burutu den
une honetan:
Arantxa ta Aletxu,
behingoz jadanetan,
senar-emazte dira
haragi batetan; [I]
on eta txarretan
elkarren pozetan,
batasun betetan,
berdinak denetan
goza bidez Jaunaren
goresmenetan.

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Ezkontzakoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa