Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L3G^

Zerbait idatzi nahi-ta
ezer etortzen ez,
antzualdia diat
kalamidadez.
Alferrik untzu izan
Pazko-Pentekostes
inspirazio urri
sumatzen dut zinez,
hemen nabil ezmez*,
apal ezinbestez
bertso baten galdez
bi anairen onez, [I]
egin bai nahi nieke
zorion-oles.

Ingurua oparo
ageri da pozez
maiatz-ekainen bizi
erakuspenez.
Antsiaz begiratzen
diot begi ernez
ea zuzpertzen naizen
aire hain ederrez;
bainan inondik ez
nago piztu errez
umel dolamenez*,
nazkaz, goragalez.
Ez gaituk ezer asko
geure ahalmenez.

Halere saiatzea
zor bai dut nahitaez,
ahalegina egingo
dut gutxienez.
Agur, Noble ta Pello,
zeuon urteegunez,
zorionak gozatu
zaitzatela eurrez;
jomugaren aurrez,
sinesmen suharrez,
oldez eta moldez,
ihardun pauso trebez,
Aita San Frantziskoren
bide gurenez.

1982ekaina

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Lagunak: Urtebetetzekoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa