Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRG^

Orma txoriak negu gorrian
ez du atsegin elurra.
Zerua goibel, kabia otza,
lurra janari gabea.
Ai!, maite, nere biotzak duan
zure otzaren bildurra.
Biontzat kabi bat berotzeko
bilduko nuke egurra.

Enarak ez du bein egindako
kabirik iñoiz aldatzen:
Urtero beti kabi aretan
umeak ditu bazkatzen.
Baña zu, Anton, enara txarra
zaitut neretzat billatzen:
jai bakoitzean nexka berria
ikusten zaitut maitatzen.

Enarak ere, bere kabia
galdua badu ikusten,
biderik gabe, arutz ta onutz
kabitik du aldegiten.
Egarri dagon nere biotza,
zuk eman ezik edaten,
berriro ere ibilliko da
gogorik gabe nunbaiten.

Zure biotza egarri dala,
esan didazu bertsotan:
neronek ere ikasia det
arrazoi dezula ortan.
Zu beti zabiltz edari billa,
ikusi zaitut askotan:
baña neurriz gain, egarri ori
ittotzen dezu ardotan.

Gaia 1: Maitasunezkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa