Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gero eta lehenago
ahazten zaizkit gauzak
zailak nahiz errazak
lehengo ahalmenik ez du
nire kalabazak.
Galeraz ahal ditzadan
ahal dela ihesak
nahi ta ez jarri behar
ordezko piezak
beste xederik ez dit
koaderno-arasak*.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa