Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Ikasi nahia arrazoi jarriz
heldu baitzen Madrilera,
hartan ari da por libre baino
lanean ihardun aldera.
Baina, dionez, hobe beharrez,
dena du egin aldrebes,
Atheneoa hautatzez.

Asti ta diru, matrikula ta
paperetan zuen xahutu.
Atheneoan behar bazuen
gogotan ez zen gelditu.
Baina, dionez, hobe beharrez,
dena du egin aldrebes,
Atheneoa hautatzez.

Larradigoiko hauzotik balu (1)
igarri Madrilekorik,
ez omen zuen inolaz ere
aukeratuko aularik.
Baina, dionez, hobe beharrez,
dena du egin aldrebes,
Atheneoa hautatzez.

Hizkuntzarekin Literatura
baitzuen ikastekoa,
turistentzako zein-nahi pistina
ez ote zuen nahikoa?
Baina, dionez, hobe beharrez,
dena du egin aldrebes,
Atheneoa hautatzez.

Kalez ibilki bait badakusa
lizentziatu ederrik,
halako baten eskolan ere
ez omen zukeen kalterik.
Baina, dionez, hobe beharrez,
dena du egin aldrebes,
Atheneoa hautatzez.

Ikasgogoak baitarabila
txantxetan ez zaizu ari;
gustoak ere asko baitio
laguntzen ikasteari.
Baina, dionez, hobe beharrez,
dena du egin aldrebes,
Atheneoa hautatzez.

Lotsati samar ere bai eta,
haizeak arren, apala,
gordea zaio atsegin, ta are
El Retiroko itzala.
Baina, dionez, hobe beharrez,
dena du egin aldrebes,
Atheneoa hautatzez.

Atheneoan zenbait ordu ta
barmantzan gainetikoa...
Ez du ematen itxura baten
horren aukera gaiztoa.
Baina, dionez, hobe beharrez,
dena du egin aldrebes,
Atheneoa hautatzez.

________________

EGS^

Poniendo por razón el deseo de aprender (2)
llegué a Madrid.
Estoy estudiando más que por libre
a cambio de trabajar.

En el lugar que silencio no puede
calcular las cosas debidamente.
De lo contrario cómo me pudo nacer
el deseo de las aulas?

Qué si que yo debía estar en el Ateneo
en los cursos de verano.
Procuardo lo mejo cuántas veces uno
piensa al revés.

En el Ateneo tenía por materia
lengua y literatura.

Cuando yo anhelo bien pudiera aprender
en cualquier piscina para turistas.

Sucede también que por la calle andan
extraordinarias profesoras.
Bajo el magisterio de alguna de é
sas qué gran gusto tuviera yo.

Así es que no ando buscando vanas
excusas para no estudiar:
Excepto en el Ateneo me da lo mismo
aún en cualquier turismo.

Tengo además alguna otra cosita:
que soy bastante tímido;
amo por tanto el lugar escondido y
la sombre de “El Retiro”.

Yo no conocía Madrid y
ni el Julio en Madrid.
Estoy de barman en un restaurant
porque no puedo otra cosa.

Gaia 1: Hiria
Gaia 2: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa