Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Kartel handi gordinen beheko
zinema ta teatro ataritan
txartel zain dago jendea.

Ospetsuen atorrak astintzen
dituzten aldizkariak
ditut ikusten
emakumezkoen eskutan.

Umeei ardura asko gabe helduta
igaro dira andre-gizon batzu
aspertu halako aire ganora gabekoz.

As ala Marca irakurtzen
Metroan gizonak.

Eskaparateei ere begiratzen dio [sic] jendeak. (1)

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Hiria
Azpi-gaia: Jendea: Bizimodua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa