Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Aspalditxoan kanpoaldia
egin ondoren etxera,
gaur Juan Mari etorri zaigu [I]
bere eguna ospatzera.
Poztutzen gaitu konduta horrek
ematen bait du aitzera
hemen duela konfiantza ta
bere gustoa gainera.

Ongi etorri, anai Juan Mari,
zeuk maite duzun taldera,
onesten dugu alde hontara
mantentzen duzun jokera,
horri eskerrak hona guk hemen
opa genuen bilera,
hau da behin berriz zuk damaiguzun
denok pozteko aukera.

Zatozen oro, zu ikusita
bertan poztutzen bait gara,
aizu, Juan Mari, entzun hau ondo:
atoz honuntza ahalara,
balaku gabe esaten dizut
egi handia nik hara:
jaioteguna aitzakia da,
hemen arrazoi zeu zara.

Gure arteko egotaldi hau
izan bekizu atsegin,
baduzu hemen non atsedendu,
baita hamaika zeregin,
zuk badakizu noiz geldi egon
baita berriro noiz ekin,
nahi duzunean biper egin ta
nahi duzunean lan egin.

Gaia 1: Laguna
Azpi-gaia: Lagunak: Urtebetetzekoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa