Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jose arotzaren seme,
Jesus langile profeta,
zure adore santuak
poztasunez pizten gaitu:
hain zara guztiz jatorra!

Erakargarria zaigu
zure gizontasun hori:
maitasuna duzu lege,
zuzentasuna oinarri;
tipoa zara aparta!

Bizitzaren eremuan
bide bat diguzu egin;
zeu zoaz denon aurretik
berri onaren kantari,
jendea poztu araziz.

Gaia 1: Jesu Kristo
Gaia 2: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa