Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bizi bai bizi gara.
Sagarrondo edo
ostroa galtzen duen
edozein zuhaitzondo
neguan bizi ohi den
antzera.
Bizi bai bizi gara
baina ia hildako
arbola dirudigu
ostrorik gabe, fruiturik gabe
biluzik.

Bizi bai bizi gara
baina eraman ezina zaigu
ezer ezkaintzen ez duen
ezer eman ezin duen
bizitza biluz eta
nahi ta ez geldi hau,
nahi ta ez antzu hau,
nahi ta ez egon geldizko
nahi ta ezko trentin*
nahi ta ezko hontan.

Bizitza zerbait alferriko
dirudigula gara bizi.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa