Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Landetako Labaka, [I]
hori duk mutilla!
Scorpion egin du
hallazgo habilla:
Kenedi aurkitu du
bizirik, ez hilla,
FBI eta CIA
ditula humilla.

Katua izan ote?
Hil-kaja uretan?
Norbaitek ikusi du
halako ertzetan.
Zer ote zen, nolatan?
Ez jakin benetan
izkribuak aurkitu
arte Bidaurretan. [II]

Landetako semeak
badu meriturik,
horra Lecturas-etan
dena argiturik:
Etzen izan katua
hil-kajan sarturik
gazta jaten ari zen
arratoi bat baizik.

Geroztik badakigu
behar den guztia:
Kenedik egunero
hartzen du bustia.
Gero toalla batez
bildurik gerria
ondarretan etzan eta
hartzen du euzkia.

Hala dira kontuak,
biba Landetari!
Berri onak ekartzen
dugu lendakari.
kargua behar zaio
merezi dunari:
Bidaurretako patio
ta artxibu zaindari.

Lastimarik egon zen
Santo Domingotan
hallazgo-lanak-eta
utzirik zokotan.
Hemen izan bagenu
ez zeudeken hortan
ez Onasis ta Jakelin
elkarrekin lotan.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa