Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Joan Harriola [I]
Harriola Joan
Berori ez daki batek
non dagoan,
baina lasai dago
ongi delakoan.

Madrilen? Markinan?
Berdin zaio bati
kastrense izandu [II]
zela bait badaki,
lehorretan ez da
itoko Berori. (bis)

Ez diot inola
opa zori-gaitzik,
ez eta erruki
apurrik horraitik
buruz haina zankoz
bizkorra delarik. (bis)

Berorren asmoen
berri, noski, badu,
guretzat aski da
ta sobera pagu
asmorik ipurdiz
berotuko balu. (bis)

Erregu dagiot
gu guztion partez:
Bizi bedi ongi,
ibil bedi artez.
Sasirik, zeporik
ez pasa hankartez. (bis)

Bedi zoriontzu
urte-sail luzean,
baina hain erraza
ez denez urrean,
baezpada ere
ikas bei musean. (bis)

Mus eta hordago,
nahiko lan badago.
Motozerra dabil
haritz et pago.
Gura arren ezin
bizi gu luzaro. (bis)

Luzaro bizi nahi
ta gainera ongi,
hontan ez al dator
gurekin Berori?
Kontuz gorilero
hortzetan erori! (bis)

Nahiz Madrilen dela,
nahiz dela Markinan,
ez beza ahantzi
zein lagunak ginen,
gu hementxe gaude
betiko eskinan. (bis)

Hemendik diogu
gorantzi egiten,
hiru-lau kontsejuz
ongi porta daiten.
Zorion, joantxo, [sic]
etorri noizbaiten. (bis)

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa