Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Etorri ta joan doa
sortu-ala soiņua,
aldeaz bat, ixilduz.
T'entzumena ba-dago,
adi ta zur, geldi,
izan dan a et'orain
yoran bat baizik ez dan
izan a irrikatuz.

T'entzumena ba-dago,
adi ta zur, geldi,
ez dan aren geldo
litzaken ixillari.
T'oro da mortu, baiņa
uts aretan ba-dantzu
otsa-eza alako bat [otsez alako zerbait]
oso atsegiņa.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa