Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Adiskideok: Ez dut Elgea-Gaboņo mendikatea maite maite dudala azaldu beharrik. Ibili ahal izan nintzenean oinezaldien gozagarri izan nuen eta orain begiraden gozamen dut. Lastimarik, jendeak ahaztuegi edo bertanbehera utziegi izan duela esango nuke. Erraz erre dira larre sailak, pago sailak, erraz utzi dira bideak galtzen, nork oroitzen ditu harrobien izenak eta beste hainbeste gauza jakingarri, estimagarri eta erakargarri?
Orain zentral eolikoen problema dator. Jakina, txorimalo gigante horien siluetarik ikusi nahi ez nukeena. Baina, zer egin horretan ere aurrea hartu badigute? Baote [sic] dago ganorazko arrazoibiderik mamuotatik gailurrok salba ditzakeenik? Mendigainok haize erroten hegal zoroen parke izatetik libra ditzakeen argudio dexente samarrik? Mendikate horren profil betikoa edo naturala zuzenbidez salba ahal baledi, orduan, ni debatearen alde. [I]

Bitoriano Gandiaga

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Izadia: Ekologia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa