Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Denbora gerriraino
bularreraino
sorbaldetaraino
kokotseraino
sudurreraino?
Denbora uretan igeri egiten
ikasi duenik, ikasiko duenik
ez dago.

Jaio orduko zutik
jaio ta gero zutik
zutik eta garrasika
ari gara negarrezko
hibai hontan.

Gure bizitza
denboratan doa
denboraldiz denboraldi
denboratan itotzera.

Gaia 1: Denbora
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa