Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

— Ez gara berdinak baina bai adiskidetasunerako eginak. [I]
— Gutxien uste dugun lekuan topa daiteke zerbait gustagarri.
— Inorenganako hurbilketa bat ere izan daiteke liburua.
— Bere barruko zerbait agertzen dizunak, zugan uste ona duela ere agertzen dizu.
— Emaiogun arnasa bizitzari.
— Ez dezagun ito alaitasuna.
— Egiogun bide itxaropenari.
— Erein ditzagun esperantza-haziak.
— Zure irribarreak giro ona sortzen du.
— Gure arerioak ere baditu bere alde onak, aitor diezazkiogun.
— Kinkan bizi gara, ta onaldira begiratzen dugu.
— Onaldia etorriko da, bateko eta besteko ezagozpenak kentzen saiatzen bagara.
— Txoriak hegaz egiten dute, guk amets egiten dugu.
— Askoz hobeto bizi gara elkar onartzen dugunean.
— Ona gustorago ikusten dugu, sustatu dezagun.
— Gizakiak gizakien biktima, hauxe da ikusten dena.
— Maitasuna bizitzarako bidea.
— Milioiak dira baldintza negargarrietan bizi direnak.
— Suntsi ditzagun armak, bihotzekoetatik hasita.
— Biotzetako baketik etorriko da munduko bakea.
— Armak fabrikatu dituen gizarte lotsagarrikoak gara.
— Zuri pintatzen dute bakearen usoa, / ez du odol orbanik, / berde pintatzen dute olibondo adartxoa, / badu esperantza kolorerik.
— Bizi gaitean eta lagun dezagun bizitzen.
— Ez dezagun onartu gorrotorik, geu hondatuko gaitu.
— Egunak argia eskaintzen digu eta gauak iluna. Eskertu diezaiegun batari eta besteari.
— Pentsa dezagun berria dela goiz bakoitza eta estima dezagun.
— Gaur oraindik bizi gara, poztu gaitezen.
— Begira, bizi, gaur zarela bizi.
— Bakea bakoitzagandik hasten da.
— Bakerako bidean denok eman behar diogu amore zenbait desamoreri.
— Estima dezagun garena eta eskertu duguna.
— Hartuko ote dugu astirik gauza txikiei ere begiratzeko patxadaz?
— Bizi, gaur bizi gara, (ez atzo, ez bihar) ospa dezagun bizitza.
— Gauza handia da bizi izatea. Zergatik ez gara konturatzen.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Bakea
Azpi-gaia: Bizitza: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa