Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Aitzakia ere ez da neretzat egina. Aitzakiak ematea ez dudala maite, esan nahi dut. Aitzakia gezurraren senide urbil dela iruditzen zaidanez, gezurra bezala aitzakia ere galdu egin behar genuke. Egiten duguna zergatik jantzi behar dugu izatea aldatzen dion jantziz? Zertarako baina? Lotsatzen gaituen egitada ez al dago hobeto bere lotsagarrian? Aitzakia-zalea karnabaletako soinekoen jostun dela iruditzen zait. Karnabalak mozorro-jai direna badakigu, berriz. Tximua tximu jantziak arren, aspaldikoak esan zuenez.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Jatortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa