Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Ez dakit zenbait literatura egiten dugun. Ez dakit gure argitaldarien egitarauetan zenbat toki duen literaturak. Ez dakit literaturaren beharrik nabaitzen dugunik ere. Jakinen galdeketa bat heldu zait. Jakin ego handiak izateko jaio zen. [I] Txikiago zela ere arrano-kume batek bezala begiratzen zuen goietara eta artean ahul zituen egotxoak gogor-eragiten zituen eta saltoka saltoka aidea arrapatzen hasi zen eta gaur altuan dagi egada. Jaio zenetik abiatu nuen nola alde egiten zidan, nola etzuen nahi ukitu nezaion. Gero ez dago nik ukitu ahal izateko parajetan. Beza bizitza on eta gustuko. Behe ontatik pozik agurtzen dut. Baina zertara datorkit orain bere zeru aldeko egada bidearen iritzia eskatzera? Arranoentzat zer iritzi nezake garo arteko egamotx honek? Baina nik hitza eskatu didanez gero nere iritzia jalkiko diot, ez hain zuzen bere egadari dagokionik, arranoz kanpotiko egazti-mota bati dagokionik baino. Zeruak maila asko ditu, gauza denak arrapa beza altuena; baina beheragoko mailetan egatzeko gauza garanok toki bat eta eskubide bat eskatzen dugu gure bizitza lasai eraman eta eman ahal dezagun.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Idazlea: Erantzukizuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa