Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Denbora, Jaunaren dohain,
Jaunaren pazientzia.
Zenbat orri zuri,
zenbait koaderno
idatzi gabeko!

Ganora gabeko tintaz idatzitako
orri batzuk hemen hor,
ganora asko gabeko egintza batzuez,
eta mantxatutako
orriren bat edo beste.

Handia izan da, Jauna,
nire utzikeria!
Gaizki behar dut
ondo errukitzen
ez bazatzaizkit.

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa