Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Denborarekin lotzen dut [I]
nere bizitza.
Beste batzuk izan ziren
ni baino lehenago.
Denak joan ziren
bidean galduz,
lehentxeago batzuk
besteak geroxeago,
ni eta beste asko
bidean utziz,
joan etengabe
nahi eta nahiezkoan,
beste asko eta asko
joan berean sortuz
doazen bitartean
Sortuz eta sartuz goaz
arrain hegariak
itsasoan bezala (1)

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa