Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Apirilak 24

Sigmaringengo San Fidel

Errepikatzeko
R/. Bizia zion Jaunari
eskaini maite-opari.


Bataioaren
fruitu gorena
hor Fidelen
martiritza:
Kristorekin du
edan kaliza,
eskaini bere (1)
bizitza.

R/.

Fede haustea
ala bizitza
esan zioten
etsaiek. (2)
Bere fedean
hiltzeko ere
prest zegoela,
Fidelek.

R/.

Gogo baitzuen
bere odola
ortodoxian
isuri,
fedea_aitortzen
ziharduela,
hil zuten kolpe
ta zauri.

R/.

Aintza Hirutan, (3)
Bakar denari,
aintza direnen
Jaunari.
Lehen zen bezala,
orain ta beti
gizaldi eta
gizaldi.

R/.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa