Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Irailak 9

Arantzazuko Andre Maria
I

Andre Mari, zure elorria eta
erakarri duzun jendea dakusat
zure inguruan.
Zure agerpenak guztizko eragin
handia izan du lurralde_honetako
jende saiatuan.

Aro berri baten atari_ izan zinen,
euriz, bakez blaituz alor eta bihotz
luzaz lehortuak:
ondasun lurreko ta espiritukoz
eurrez bedeinkatu zenituen bazter
gerrak zigortuak.

Berpizkundez piztu zenuen herria
eta_adorez zion heldu_askotariko
bizimoduari.
Jakintzaren eta santutasun bideez
goi-mailetaraino iritsi zen gero
herritar ugari.

Elorriko Ama eta_Andre Maria,
bakea dezagun eta onaldia
egun ere_egizu.
Mendeetako zure mila mesedeak
gogoan dituen gure_ esker-kantu hau
atsegin bekizu. Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa