Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Irailak 17

San Frantziskoren zauriak
II

Frantzisko zure ardura
Kristo_irudikatzea da,
Kristo Gurutziltzatua;
Harenganaturik zaude
bihotz eta begirada.

Badakusazu aidean,
zeure aurrean jarri da,
serafin itxuran dago;
Gurutzekoa ta biok
zaudete_ elkarri begira.

Ikuskariari adi, (1)
harriturik eta kezkaz,
poza ta mina damaizu;
hain dago eder ta_hain dago
iltze ta lantza zetakaz.

Gurutzeko maitearen
zauriez hain zara_hunkitu,
non esku, oin, saihetsetan
zaizkizun Haren zaurien
antzeko markak argitu. (2)

Zu, Gurutziltzatuaren
zauriez zauritu hori,
zu bai zatzazkiola zu
gurutzeko_oinazeraino
jarraitu Jesu Kristori.

Gurutzeko zauriez zuk
zauritu duzu Frantzisko,
Jesus gurutzeko horrek;
Aitari, Espirituari
aintza zugan, Jesu Kristo.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa