Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

IGRZ^

Azaroak 17

Hungariako Santa Isabel
II

Hungariako argi, (1)
Isabel donea,
adi ezazu gure
gorespen xumea.

Emakume kementsu, (2)
fede handikoa,
oroz gaindi zenuen
maitatu Jainkoa.

Alde batera utziz
gorteko ospea,
bertan zenuen hartu (3)
txiroen bidea.

Zeure umetxoekin,
dena beharrean,
errukarriro zinen
ibili eskean. (4)

Eskean eta apal, (5)
baina irmo beti,
txiroen premiei ta
eskubideei adi.

Bidegabekeriei
beti aurre_eginez,
behartsuak lagundu
zenituen eurrez.

Jaun gizaki egina
txiro_bili baitzen,
txiroetan zenuen
Jauna begiratzen.

Jainko begi-bihotzez
maitatuz mundua,
txiroen babes zinen
eta ukendua.

Aintza zugan handia
izan den Jaunari,
aintza gurekin ere
handia denari.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa