Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Herri askok jaso dio aldarea soldadu ez-ezagunari. Aberriaren alde beren bizitzak eskaini dizkietenen opakuntza gogor eta isila saritzen dute horrela. Baina ezinbestez aldare horiek gerrako intzentsu-usaina dute eta gogorkeriari jasotako tronu dira. Hobe litzateke herrien ongundea (*) eta bakea beren lan eta ihardutez eraiki duten gizonezko eta emakumezko —gizon eta emakume— ez-ezegunei aldareak jasotzea. Eta oraindik mereziagoa luke ohore hori zibilizazioaren biktima den kontaezin ahalako gizon eta emakume talde izugarriak. Esplotatuez, enpobrezituez, marginatuez, ejekutatuez, akzidentatuez, deshauziatuez, gosekilez, zapuztuez, eta ezinamaituzko [sic] abar handi batez ari nauzu, jakina.

Ez bait gara engainatu behar, zeren kultura, zibilizazio, garapen, aurrerapen, modernotasun, ongitasun deitu honen oropel guztiaren ostean, garapenaren prezio dela alegatuz, kontaezin halako biktima pila bat baitago, zeinaren heriotzen [sic] justifika nahi izan dugun zinikoki (1)

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Bakea
Azpi-gaia: EHerria: Zapalketa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa