Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRD^

Oi arnasa haura, bizitza batez
bizkortu nindun arnasa.
oi gizaldien ezpainez ezpain
iritxi zaidan larrosa.
Antolatzen dit zoragarrizko
misteriozko mataza,
bizi araziz neure herri zaharrak
bizitu duen ametsa.

Nik herriari zor diodala
herritik hartu dudana.
Amaren bidez heldu zitzaidan
euskal mezuen gutuna.
Utzi nahi diot,
dardara gisa
nigan duten oihartzuna.

Iraun nahiaren pena larriak
darama gure bizitza.
Ezinarekin oztopatzen da
gure herriaren ekintza.
Baina nahiaren bultzada dugu
indar eta esperantza:
Ai, eskuetan dugunarekin
baliatuko bagintza. [I]

________________

"Arozamenaren" hasten den poemako gaztelaniazko itzulpena, lehen bi ahapaldiena:

O aquel aliento, que con la vida,
me dió la agilidad, oh aquel aliento,
oh rosa que de labio en labio,
por generaciones, ha llegado hasta mí!
Recompone en mí la admirable urdimbre de misterio,
haciéndome vivir el sueño
vivido por mi viejo pueblo.

Al pueblo se lo debo yo
lo que del pueblo he recibido.
Por medio de la madre ha llegado a mí
el legado del mensaje euskaldun.
Para que su espíritu e ideal
perdure en el amado pueblo,
quiero, a modo de aportación, transferirle
el eco que en mí despierta.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Euskara: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa