Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jauregi au ederra da.
Sorginak ez eben
asmatu ederragorik.
Alde orotatik dario bizitza,
mugida, eragiņa.
Errez jaso garoaz
ames egitera.
Ez dago ezer
alperrik emen.
Goiak izarrez dagoz.
Zeru handia betean
gizonak alkarrekin
goiak goiarekin
ta alderdi bakoitzeko
indarrak, alkarrekin
artu-emon ta neurtze
bizi bat daroe.
Lurrak dardara dagi,
itsasoek kulunka
sugarrak zirtaka
aizeek burruka
aldiek aldiekin
alkarri bultzaka.
Dana da ugari
dana bearreko
ta dana dago ondo.
Ugaritasunak
edertu daroa
emengo mendi auek
ango ibar aiek
aragoko erreka
ta iturri garbiak.
Dana dago egoki
dana dabil garaiz
zeru altuan izarrak
eta illargia bere
gora-bera jakinekin (1)
dena bere neurrian
lurra, ura, sua
aizea, beroa, otza.

O Jauregi eder
ain egoki ta ugari
prestatua!
Dena da ispilluzkoa? (2)
desegin-ala doa
berriztatuz, jantziz.

Gaia 1: Izadia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa