Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

MRN^

Txabola barruko suaren gorria
beste kolore bizirik ez duten argazki hauen ostean,
gizaldi eta mende urrunetan ezkutatzen den
giza-sail handia sumatzen dugu
basoetan zehar,
han eta harutzago,
kearen, zirimiriaren eta joandako garaien arginabarrean.
Basoan egin dituzte lanerako lanabesik gehienak
eta badiahardute -berriketarako asti handirik gabe-
egurra ebaki eta printzatzen,
biltzen, pilatzen,
eta egosten jarri duten txondorra,
lo luzerik gabe, gau eta egun zaintzen.

Gaia 1: Artea
Azpi-gaia: Artea: Argazkia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa