Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Eguna argitsu denean
argiak hartzen zaitu
eta argi bihurtzen.
Begi huts zara orduan
ta ikusi egiten duzu
gauzen gain-barrua.
Ahaztutzen duzu pisua
hezurren gogorra
materia ilun zarana
ta aidean zaudela
dirudizu, aidezko ta argizko
Ez dakizu noraino iristen zaren
noizko zaren
zein ingurutan aurkitzen zaren (1)
ohartzen duzu ozta (2)
Parajea barruan nabaitzen duen
begirada hutsa baino ez zara
ta argiaren egonean zaude. (3)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Argia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa