Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

1KO^

Patxadak ere ba ditu
bere profeta gizonak
zentzuaren izenean
nagi handiak diranak.
"Geldiro ta letra ona"
dio hoien kontzejuak
Geldiro ibili arren
ezer gutxi holakuak.
Haiekin gelditu nintzan
gelditu nintzan luzaro
egonak legortu zidan
bai luma ta bai tintero.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa