Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

KUR^

Ondo gogoetatuz gero
zer behar dut gehiago
zoriontsu izateko?
Neure hurkoen zerbitzuz
inguraturik nago
nonahi eta aldi oro.
Anaidiko bizitzan
hala dago egon ere
elkarren zerbitzuan
antolaturik dena.
Baduzu nork lotatik
iratzarri goizetan,
baduzu nork deiturik
goizeko otoitzera,
baduzu nork lagundu
otoitzaldian bertan.
Han dago organoan
anaia organista,
han kantoria ere
kantuak intonatzen,
otoitz zuzendaria
denen aurrean dago
bi laguntzailerekin
otoitzaren erritmoa
poliki markatuz. [I]

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa