Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Otsailak 6

San Martin eta lagun martiriak
II

Igokundeko Martin
martiri santua,
zuri gure poza ta
gorespen kantua.

Esaneko_izanez ta
otoizle guztizko,
itxuratu zenuen
Aita San Frantzisko.

Apaizgoak zintuen
egin gartsuago,
izkribu sakratuei
geroz emanago.

Kristoren berri ona
zabaldu nahia zen
zure lanen gurari (1)
ta zure zoramen.

Otoitz-liburua ta
jantzi zahar trauskia (2)
besterik etzenuen,
hori zen guztia.

Erregela santura (3)
beti maitez adi,
bera zenuen arau,
bide ta gidari.

Joan zinen fedea
aldarrikatzera,
haberatu zintuzten
Kristoren antzera.

Adimen argikoa,
asko ikasia,
zure_irudiak badu
zer irakatsia.

Zer irakatsia ta
zer erakutsia,
habeko_ospean zaude
Kristori_itsatsia.

Aitari aintza eta
aintza Semeari,
aintza Biengandik den (4)
Espirituari.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa