Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Abuztuak 8

Guzmango San Domingo
Bezperak

Gure begiok, mirespen handiz,
Domingo, zugana daude.
Gaztetzarotik ageri zara
onaren bidean trebe.
Ikasle sutsu, bihotz handiko,
errukior pare gabe,
zenuen oro eman zenuen
gose ta txiroen alde.

Bizitza latza, otoitza, poza,
zugan ikusten duguna, (1)
jainko-hitzaren gutizia ta
onbide-zaletasuna.
Aparta zure jokabidea,
zure prediku-jarduna;
jende asko da zure pausoen
ondoren doakizuna.

Frantzisko santu Asiskoaren
lagun eta adiskide,
oinuts gorrian Jaunaren hitza
daramazu bidez bide.
Fede santuak sutargi zaitu,
Ama Elizak zutabe,
Jaungoikoaren erreinugintzan
sutu gaitzazu gu ere.

Santuen baitan miragarriak (2)
egiten dituen Hari,
Aitari, Haren Semeari ta
Bien Espirituari,
Hari aintza ta Hari loria,
onespenak ere Hari,
Bera delako santutzailea
ta Bera santuen sari. Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa