Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Eta nora eta izarretara.
Alperrik dute gizonak
zapaldu ilargia
eta ukatu Jainkoaren egia.
Marte ere alperrik
zapalduko dute
eta alperrik oilduko* San Jakesen bide altu eta argia. (1)
Inguruko aizeak (2)
ez didanean balio
arnasatarako
izarrei eskatzen diet
behar dutan poza.
Eta ematen didate
arnasa halako bat
behean bizitzeko
gauza egiten nauana.
Oi, goitikako poza
Jaunagandiko
izarrez,
Martez,
ilargiz
beherako
gorako
aurrera jarraitzeko
poza.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa