Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Meatan jaio nintzen 1928-eko Urriaren 8-an. Nabarnizen hasi nintzen eskolara. Geroago Arratzukora joan nintzen. Eskolara ostera gutxi egin nuen eta pulamentu gutxiz ibili nintzen. Eskolatik oso urruti ere bizi ginen. Etxean lan asko ere bai. 12 urtez Arantzazuko Seminariora aldatu nintzen. Arrastaka hasi nituen ikasketak eta nekez jarri nintzen besteen martxan. Foru, Zarautz, Olite eta Arantzazu dira bizi izan naizen eta ikasleku izan ditudan tokiak. 1951.etik naiz fraile; 1954.etik apaiz; 1955.etik irakasle. Frailetzak, apaizgoak eta irakasletzak utzi dizkidaten asti unetan eskulanak egiten eta idazten aritu izan naiz gehien bat.

Gaia 1: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa